XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) oso bertsozale direnentzat mezu teoriko eta sakonak eskaintzeko oso bitarteko estimagarria izan daiteke.

Eta gaur egun, agian informazio zabalegia eta arinegia eskaintzen du hain aldizkari espezializatua izateko.

Aldiz, aldizkarian datorren zenbait informazio oso bertsozale ez direnentzat ere egokia izan daiteke (batik bat bertsolari-pertsonarekiko notiziak eta berriak).

Baina noski, horiek aldizkaria erostea askoz zailagoa da.

Gure ustez, aldizkaria beste mota batzuetako informazio kualifikatuagoa eskaintzeko aprobetxatu beharko litzateke, bertsozale-bertsozaleak sendotzeko eta hezitzeko.

Eta aldiz horrelako informazio arina bertsozale moderatua iristen den lekuetarako utzi.

- Egunkarietan, eta bereziki, Euskaldunon Egunkarian bertso-saioei buruz ematen den informazioa oparoa izanik, egokia den ala ez ikusi behar da.

Izan ere, egunkari batek bertso-saioaren biharamonean bezperan gertatutakoaren berri soilki ematera mugatu behar duen edo bertsozaleei beren bertsozaletasuna lantzeko aukerak eskaini behar dizkien erabaki behar du.

Azken batean aztertu eta erabaki behar dena zera da: hedabide sozial bakoitzak zer funtzio bete behar duen.

Zer da telebistak, irratiak, aldizkariak edo egunkariak egin behar duena?

Nori dagokio informazio orokorraren edo kualifikatuaren zabalkundea?

Nori formazio edo pedagogia sozialari dagokion funtzioa betetzea?...

Hemen aipatutako guztiak ez du inondik ere esan nahi hedabideetan parte hartzea kritikagarria denik.

Alderantziz, lehen esan dugun bezala, gaur egungo edozein ekintza sozial eta/edo kulturalek ezinbestekoa du hedabideetan parte hartzea marjinatuta geratu nahi ez badu.

Gogora ekarri nahi dugu halere, orain baino lehen aipatu dugun saturazio-puntura iristeak dakarren arriskua, eta ondorioz, puntu horretara iritsi baino lehen gorde behar den marjina edo tartea.

Proiektu baten helburuetako bat, jendea neurri eta maila desberdinetan bada ere, sormenera iritsi dadin bideak irekitzea da.

Batzuk, ezagupen horren bidez, bertsolari izatera iritsi nahiko dute;